Ane &
Markel
2025eko urtarrilaren 5a, Tefía, Fuerteventura
Ezkontza
Prestatu egun berezi eta ahaztezin bat bizitzeko. Festa handi bat izatea nahi dugu guztiontzat, guretzat bereziak zareten familia, lagun eta gainontzekoentzat.
Harrera
12:00etan
Zeremonia 12:30etan
Aldea de Tefia, 10, 35611 Tefía
Fuerteventura
Autobusak antolatzen hasi gara eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Ondorengo inkestaren bitartez, esaiguzu non hartuko duzun ostatua Fuerteventuran.
Estamos organizando los autobuses y necesitamos vuestra ayuda. Por favor, rellenad el siguiente cuestionario para saber dónde os alojáis.
Ostatua
Ostatua El Cotillo edo Corralejo herrian hartzea gomendatzen dugu. Ezkontza ospatuko den Hotel Rural Rosario Martín-etik 30minutura biak. El Cotillo kostako herri txiki bat da, Corralejo aldiz handiagoa, dendak, hotelak, jatetxeak... aurki daitezke bertan (Ideia bat egiteko, Getaria eta Zarautz moduan).
Hamarnaka aukera badaude ere, Corralejon batik bat, hona hemen ostatu aukera batzuk:
El Cotillo
Autobusa / Autobuses
Corralejo
Bestelako gomendioak
-
Fuerteventurako garraio publikoa ez da oso ona, herriak ez daude elkarren artean ongi komunikatuta. Ezkontzara joateko autobusak jarriko baditugu ere, Fuerteventura gehiago ezagutu nahi izanez gero, auto bat alokatzea gomendatzen dugu.
-
Hegaldia ez da merkea izaten, ahalik eta gutxien ordaintzeko ez ahaztu lehenbailehen hegaldia erostea.
2025eko urtarrilaren 5ean ospatuko den gure ezkontzara gonbidatzen zaitugu
Guretzat hain egun berezia izango dena zurekin partekatu nahi dugu.
Ezkontzara etortzeko asmoa baduzu edo ez bazara bertan izango, asistentzian klik egin eta konfirmatzea eskertuko genizuke, irailak 1 baino lehen.